Maria Zorrozak zortzigarren egin du Lyvignoko maratoian
Munduko Koparako puntuagarria zen domekan Italian lehiatu zuten mendi maratoia: Lyvigno Skymarathon. Maria Zorroza gernikarrak marka ona lortu zuen, zortzigarren postuan sailkatuta.Barikuan ere, emakumezkoen kategorian lehen bosten artean sailkatu zen ...
Barikuan ere, emakumezkoen kategorian lehen bosten artean sailkatu zen Santa Caterinako kilometro bertikalean. Arrolapetarrak Euskal Selekzioagaz lehiatu ditu asteburuan Italian egin dituzten proba horiek.
Bestalde, Arrolape Mendi Klubeko hainbat kidek ere lasterketak egin dituzte asteburuan. Bizkaia Kopa Trailaren laugarren proba egin dute Loiun, eta trail laburrean laugarren postua eskuratu du Ekaitz Lejarzegik. Aitor Aiok, berriz, seigarren egin du. Emakumezkoen artean, bosgarren egin du Irantzu Onaindiak, eta hamazazpigarren Ioane Ozamizek.
Trail luzean lehiatu da Arkaitz Ozamiz, eta 54. postua lortu du. Tolosaldeko 3 Tontorrak proban ere egon dira Arrolapekoak.