Isuntza laugarrena izan da KAE1 Ligako lehenengo jardunaldian
Emakumeen Gipuzkoako Liga eta gizonezkoen KAE 1 eta KAE 2 ligak hasi dira lehiatzen asteburuan. Laugarren egin zuen Isuntzak lehen jardunaldian.Deustun hasi zuten liga eskualdeko neskek, zapatuan, beste bederatzi taldegaz batera, eta bederatzigarren po...
Deustun hasi zuten liga eskualdeko neskek, zapatuan, beste bederatzi taldegaz batera, eta bederatzigarren postua lortu zuten, sailkapen orokorrerako 2 puntu eskuratuz. Hurrengo estropada puntuagarriak zapatuan Pasai-Donibanen eta domekan Portugaleten lehiatuko dituzte.
KAE 1 Liga Santurtziko 38. Ikurrinagaz hasi zen; Isuntzak laugarren postua lortu zuen sailkapen orokorrean, 20:22,60 denboragaz 9 puntu. Lehen txandan aritu ziren lekeitiarrak, Santurtzi, Portugalete eta Zarautzegaz batera, eta hirugarrenak izan ziren. Hurrengo estropada puntuagarriak zapatuan Portugaleten (16:30ean) eta domekan (12:00etan) Getarian lehiatuko dituzte.
Domeka goizean hasi zen KAE 2 Liga, eta Bermeo B, Elantxobe eta Mutrikuko arraun taldeak aritu ziren. Bermeo Bk bosgarren egin zuen, Elantxobe bederatzigarrena izan zen, eta Mutriku hamaikagarrena.