Ehunka motorzale batu ditu Magurios Topaketak
Izaro Bikers elkartea «oso pozik» agertu da esperotakoa bete dutelako. Datorren urtean, 10. urteurrena ospatzera doaz, eta jai berezia antolatzeko asmoa daukateIzaro Bikers motorzaleen elkartearen deialdiagaz bat egin dute beste urte batez ehunka mot...
Izaro Bikers elkartea «oso pozik» agertu da esperotakoa bete dutelako. Datorren urtean, 10. urteurrena ospatzera doaz, eta jai berezia antolatzeko asmoa daukate
Izaro Bikers motorzaleen elkartearen deialdiagaz bat egin dute beste urte batez ehunka motorzalek. Barikutik domekara bitartean, Magurios Topaketan hamaika ekintza eduki dituzte aukeran.Motorzale kopurua zenbatzea zaila dela diote antolatzaileek, joan-etorrian ibiltzen diren motorzale asko egoten baitira. Baina esperotako kopurua bete edo gainditu dutela azaldu dute Izaro Bikers elkartekoek, beraz, «oso pozik» daude. Euskal herritarrekin batera, Valladolid, Leon, Oviedo, Burgos edota Tarragonatik etorritako moto gidariak egon dira topaketan.
Pozik daude, gainera, motorzaleak eta herritarrak batera jaian murgiltzea lortu dutelako, «askotan zaila izaten delako».
Ibilbideak, jokoak, zozketak, erakustaldiak, kontzertuak… denetarik izan dute, eta guztia giro «ezin hobean» joan dela diote.
Izaro Bikerseko kideak datorren urtera begira daude jada, izan ere, 10. urteurrena beteko du 2018an Magurios Topaketak. Ez dute ezer aurreratu gura izan, baina datorren urtekoa jai berezia izango dela aipatu dute.