Aikok askotariko dantzak ekarri ditu Bermeora
Aiko Taldeak askotariko dantzekin gozatzeko aukera eskaini zien zapatuan bermeotarrei eta Bermeon bildu ziren herritarrei. Eguerdian Goiko Plazan elkartu, eta kalejiran joan ziren Lamerara, han mota askoko dantza erakustaldia egiteko. Ondoren, Kafe Ant...

Aiko Taldeak askotariko dantzekin gozatzeko aukera eskaini zien zapatuan bermeotarrei eta Bermeon bildu ziren herritarrei. Eguerdian Goiko Plazan elkartu, eta kalejiran joan ziren Lamerara, han mota askoko dantza erakustaldia egiteko. Ondoren, Kafe Antzokian bazkaldu zuten 100 bat lagunek, eta, ostean, dantzan jarraitu zuten. Sabin Bikandi Aiko taldeko kidearen arabera, elkarregaz egotea eta gozatzea da dantzari-dantzazale egunaren helburua. argazki +: www.busturialdea.hitza.eus.