Munduko koparako puntuagarria zen atzo Italian lehiatu zuten mendi maratoia: Lyvigno Skymarathon. Gernikarrak marka ona lortu zuen, zortzigarren postuan sailkatuta. Barikuan ere, emakumezkoen kategorian lehen bosten artean sailkatu zen Santa Caterinako kilometro bertikalean. Arrolapetarrak Euskal Selekzioagaz lehiatu ditu asteburuan Italian egin dituzten bi proba horiek.
Argazkia: Arrolape M.K.)
Bestalde, Arrolape Mendi Klubeko hainbat kidek ere lasterketak egin dituzte asteburuan. Bizkaia Kopa Trailaren laugarren proba egin dute Loiun, eta trail laaburrean laugarren postua eskuratu du Ekaitz Lejarzgik. Aitor Aiok, berriz, seigarren egin du. Emakumezkoen artean, bosgarren egin du Irantzu Onaindiak, eta hamazazpigarren Ioane Ozamizek.
Trail luzean lehiatu da Arkaitz Ozamiz, eta 54. postuan helmugaratu da. Tolosaldeko 3 Tontorrak proban ere izan dira Arrolapekoak.