Paleta Argentina Txapelketa lehiatuko dute Lekeitioko trinketean
Lekeitioko Akarregi Pilota Taldeak antolatuta, Paleta Argentina Txapelketa jokatuko da ekainean, Lekeitioko trinketean. Asteburuan hasita, sei bikote ariko dira norgehiagokan hiru astetan jokatuko duten txapelketan. Lekeitio, Gasteiz, Mallabia eta Ipar...
Asteburu honetan eta hurrengoan jokatuko dira kanporaketak, eta ekainaren 30ean erabakiko dira finalaurrekoak eta finala. Sei bikoteak bi taldetan ba- natuko dira. Denak denen kontra ariko dira, eta, beraz, guztira hiru partida jokatuko dituzte jardunaldi bakoitzean.
Bihar lehiatuko dute lehenengo kanporaketa Lekeitio B taldeko Ander Elordik eta Txomin Goitiak, Lekeitio C taldeko Aimar Goitiak eta Gaizka Lakak eta Gasteizko Sergio Lozanek eta Mariok. 16:30ean hasiko dira norgehiagokak.
Ekainaren 24an, berriz, Lekeitio A taldeko Jon Aboitiz eta Jabi Goitia aterako dira trinketeko kantxara. Mallabiko Mikel Gartzia eta Diego Ardohainen eta Iparraldeko Latailladek eta Etxeberriren kontra neurtuko dituzte indarrak.