Beste urte batez, DOSANBIZ-Bizkaiko odol emaileen elkarteak ohorezko emaileak eta emaile handiak saritu ditu; horien artean, Lea-Artibai eta Busturialdeko herritarrak. Odol emailearen mundu maila eguna aprobetxatuta eman zituzten sariok eguaztenean Deustuko Unibertsitatean.
Hain justu, Bizkaiko 43 ohorezko emaile (75/100 emandakoak) eta 246 emaile handi (40/50 bider odola eman dutenak) saritu eta omendu zituzten. Eta horiek guztiek diploma eta oparia jaso zituzten oroigarri gisa. Ohorezko emaileek, hain zuzen, Juan de la Rica artistak omenaldirako egindako Remangate margolanaren kopia bana jaso zuten opari.
Hala, omenaldi horren bitartez, odol emaileak eskertu zituzten, “era solidarioan eta anonimoan egindako ekarpenari esker, gaixoak osasuna berreskuratzea, gehiago edo hobeto bizitzea zein bizitza salbatzea ahalbidetzen dutelako”. Hori horrela, ekarpen “ederra eta danon mesederakoa” dela adierazi du Odolkideak Gernikaldeko Odol emaileen elkarteak.
Honakoak izan ziren Lea-Artibai eta Busturialdean omendutakoak:
OHOREZKO EMAILEAK:
- Jesus Valentin Aldana (Gernika-Lumo)
- Dolo Aranaz Ibarguen (Gernika-Lumo)
- Agurtzane Salegi (Gernika-Lumo)
- Santiago Urquijo (Ea)
- Jose Luis de la Torre (Lekeitio)
EMAILE HANDIAK:
- Joseba Miguel (Gernika-Lumo)
- Leire Miguel (Gernika-Lumo)
- Juan Manuel Herrero (Gernika-Lumo)
- Mikel Madariaga (Gernika-Lumo)
- Kepa Arruti (Gernika-Lumo)
- Iagoba Bermeosolo (Gernika-Lumo)
- Erwin Schall (Gernika-Lumo)
- Aitor Arriaga (Gernika-Lumo)
- Urko Zubiaurre (Gernika-Lumo)
- Begoña Martiartu (Gernika-Lumo)
- Jose A. Arronategi (Muxika)
- Amaia Ibaibarriaga (Muxika)
- Roberto Uriarte (Kortezubi)
- Oskar Obarrieta (Mundaka)
- Marisa Barrena (Bermeo)
- Hilario Murelaga (Lekeitio)
- Nekane Ibaibarriaga (Ondarroa)
- Rosario Gonzalez (Ondarroa)
- Reyes Arambarri (Markina-Xemein)
- Migel Angel Baskaran (Markina-Xemein)
- Xabier Larrañaga (Markina-Xemein)
- Jabier Aranguena (Aulesti)