Zapatua kantuan, eta, batez ere, dantzan igarotzeko aukera dute bermeotarrek. Ikasturtearen azken saioak egingo ditu Aiko taldeak, eta Bermeora helduko da asteburu honetan. Hain zuzen, Dantzari-Dantzazale Eguna ospatuko dute kostako herrian.
Sokadantzarekin girotuko dute Goiko kalea, eta kalejira-poteo-dantzaldiagaz giro hori herriko kaleetara zabalduko dute gero. Ostean, Kafe Antzokian bazkaltzeko aukera izango du gura duenak, eta bazkalosteko dantzaldia ere han egingo dute. Bizkaiko Gaiteruek hartuko dute erreleboa 20:00ak aldera, guateke tradizionalaren aurretik. Zapatuko egunari amaiera Mi carro-rekin emango dio Aiko dantza taldeak.
Ekainak 17, zapatua.
- 13:00. Sokadantza Bermeoko Goiko plazan.
- Jarraian. Kalejira-poteo-dantzaldia.
- 14:30. Txakoli gonbitea Bermeoko Kafe Antzokian.
- 15:00. Bazkaria.
- 17:00. Dantzaldi-erromeria.
- 20:00. Bikaiko gaiteroa.
- Ostean. Guateke tradizionala.
- 22:00. Akabera ‘Mi carro’-rekin