Gerraz ariko dira egunotan Memoriak sarean elkartearen topaketetan
Bihartik domekara bitartean, Memoriak sarean ikertzaileen nazioarteko elkartearen VIII. topaketak hartuko ditu Bakearen Museoak. Mahai ingurua eta hainbat hitzaldi antolatu dituzteMemoriak sarean ikertzaileen nazioarteko elkarteak VIII. topaketak antol...
Bihartik domekara bitartean, Memoriak sarean ikertzaileen nazioarteko elkartearen VIII. topaketak hartuko ditu Bakearen Museoak. Mahai ingurua eta hainbat hitzaldi antolatu dituzte
Memoriak sarean ikertzaileen nazioarteko elkarteak VIII. topaketak antolatu ditu, eta aurten, Gernika-Lumoko Bakearen Museoan gauzatuko dituzte, barikuan hasi eta domekara bitartean. Hala, egun horietan, gerrak eta gerra oroimenak izango dituzte hizpide, eta horretarako, besteak beste, mahai inguru irekia eta hainbat hitzaldi antolatu dituzte.Mahai inguruak iritziak trukatzeko eskaintzen duen aukeraz baliatuta, gerrei buruz hausnartzeko topaleku bihurtuko da egunotan Gernika-Lumoko Bakearen Museoa. Hala, honako galderak erantzutea bilatuko dute bihar, etzi zein domekan: Zer dakigu iraganeko gerrei buruz? Zer esaten digute gerra-oroimenek eta gerraren irudikapenek? Zer erabilera publiko eta politiko ematen diegu kontakizun eta esperientzia horiei? Eta zertan izan daitezke lagungarri gaur egungo gerrak ulertzeko eta indargabetzeko?
Hitzaldi eta mahai inguruaz gain, bisitak ere egingo dituzte; hain zuzen, Gernikako bonbardaketari buruzko dokumentazio zentroan zein Bakearen Museoan eta Gernika-Lumon eta Durangon zehar.