San Antonio santuaren eguna da gaur, eta jai eguna dute gaurkoa Abiñan eta Errigoitin.
Abiñako San Antonio baselizak ateak ireki ditu gaur, eta meza entzuteko aukera izan dute bertaratukoek. Ondoren, urteroko ohiturei eutsita, sardina erreak dastatzeko aukera eduki dute auzotarrek zein bisitariek. Eguraldi onagaz, gainera, lagun ugari batu dira. Tarteka ilara luzea ere egon da.
Arratsaldean, 17:00etan hasita, umeek puzgarrietan ondo pasatzeko aukera edukiko dute. Dantza egiteko aukera ere edukiko dute bertaratutako guztiek; Salsacubana taldekoek kubatar dantza saioa eskainiko baitute, 19:00etan hasita.
Iluntzean, Abiñaburu jatetxera mugituko da festa. Kubatar doinuak eta euskal kantak uztartzen dituen D´Capricho Kubatar bikotearen kontzertuaz gozatzeko aukera egongo da, 20:00etatik 23:00etara.
Errigoitin, berriz, herri bazkarian batu dira gaur 60 bat herritar 14:30ean. Astebururako, hala ere, egitarau zabala prestatu dute.
Zapatua
17:00. Kamiseta tailerra. Parte hartzaile bakoitzak bere kamiseta zuria eroan beharko du.
18:00. Tirolina.
19:00. II. Duatloi txiki.
18:00. Tirolina.
Ondoren, musika eta parranda.
Domeka
11:00. Meza.
Ondoren, Ibarruriko dantza taldeko dantzariek emanaldia eskainiko dute.
12:00. Esku pilota partidak, lau partida egongo dira.
13:30. Asto kaka.
18:00. Tute txapelketa.