Naiara Diez nafarrak bosgarren denboraldia beteko du Gernikan
Gernika KESB klubak Naiara Diez kapitainaren kontratu berritzea jakitera eman zuen barikuan. Orain arteko lau denboraldiak jokalariarentzat zein taldearentzat «oso emankorrak» izan direla, eta klubaren eta jokalariaren helburua taldean jarraitzea iza...
Altsasuarraren lana goraipatuz, kantxan zein taldekideekin duen jarrera nabarmendu du klubak. Beheko mailetako jokalarientzako eredua dela esan du: «Gernikarra sentitu, eta horrela jarduten da; klubaren baloreak ezin hobeto adierazten ditu».
Jokalari zein kapitain moduan zorioneko sentitzen dela dio nafarrak: «Maite nauen eta ondo sentitzen naizen klubean jarraitzeagatik oso pozik nago. Herri honek gernikar bat bezala sentiarazten nau. Beste denboraldi batez gozatzen eta publikoa gozarazten jarraitzea espero dut».
Diezen berbetan, orain arteko bideari segituz, denboraldiz denboraldi «pauso bat» gehiago emateko erronka dute. Haien nortasunaren ezaugarriei eusteko asmoa agertu du: «Umiltasunez, sakrifizioagaz eta dena emanez jokatuko dugu».