Itsasoaren egoeragatik, bertan behera utzi dute MDK Swim Lasterketa
Domeka eguerdian lehiatzekoa zen MDK Swim Itsas Lasterketa bertan behera utzi behar izan zuten, itsasoaren egoera txarrak behartuta. Dena prest eduki arren, igerilarien segurtasuna arriskuan egon zitekeela ikusita, proba ez egitea erabaki zuten.«Itsas...
«Itsasoaren egoera dela-eta igerilarien segurtasuna ziurtatuta ez zegoelako erabaki genuen bertan behera uztea. Ahalegin guztiak egin genituen azken momentura arte, baina itsasoa gero eta kaskarrago zegoenez, ezinezkoa izan zen proba aurrera eramatea», azaldu dute.
Kolaboratzaile, boluntario eta Mundakako eta Bermeoko udalei eskerrak eman dizkiete antolatzaileek. «Eta batez ere eskerrak eman nahi dizkiegu Mundakara etorri ziren kirolari guztiei. Oso erabaki gogorra izan da, baina segurtasuna edozein baldintzaren gainetik dago».
Aurten, lehenengoz, proba solidarioa izan da, eta itsas lasterketa lehiatu ez arren, Deporte sin barreras fundazioko kideek 1.500 euroko txekea jaso zuten. Era berean, babesleek emandako materiala zozkatu zuten.