Emaitza onekin bueltatu dira Zarauzko triatloitik
Eskualdeko triatletak emaitza onekin itzuli ziren zapatuan Zarauzko triatloitik. 2,9 kilometro igerian, 81 kilometro bizikletan eta 20 kilometro korrika egin behar izan zituzten.5 ordu eta 43 minutuko denboragaz, emakumeen beteranoak 2. mailan lehen sa...
5 ordu eta 43 minutuko denboragaz, emakumeen beteranoak 2. mailan lehen sailkatua izatea lortu zuen Arantza Burgoa Agirregomezkortak. Sailkapen orokorrean, 20. postuan sailkatu zen. Zorion Kareaga markina-xemeindarrak bederatzigarren amaitu zuen proba, 4 ordu eta 26 minutuko denboragaz. Postu bat atzerago amaitu zuen Haritz Garate lekeitiarrak; Kareagak baino minutu bat gehiago behar izan zuen proba amaitzeko. Helmugan, 4 ordu, 27 minutu eta 45 segundo behar izan zituen.
Triatletek jakitera eman dutenez, Zarauzko triatloia Espainiako estatu mailako triatloirik ezagunenetarikoa da, eta bertan lehenengo hamarren artean sail- katzea lorpen handia da. «Oso pozik gaude. Urte askoko lanaren fruitua da», azpimarratu du Kareagak.
Koaxi Triatloi Taldeko Arantza Burgoak eskerrak eman nahi izan zizkien sare sozialen bidez Zarautzen zapatuan bera animatzen aritu ziren guztiei: «Badago gauza bat, urtero berdina dena Zarautzen, ikusleen animo beroak (kirolaria ezagutu edo ez). Beraien animoei esker, hegan egiten dugu. Eskerrik asko denoi». Kareagak ere herritarren animoak eskertu ditu. «Bero handia egiten zuen, eta eskertzekoa da».