Denboraldiari ekiteko prest
Urdaibaik 2017ko taldea aurkeztu du. TKEko klubek uztailaren 1ean Bilbon hasiko dute denboraldia. Eusko Label Ligaren galan saria jaso du taldeakDenboraldi honetako taldea aurkeztu zuen domeka eguerdian Urdaibaik. Urtero legez, Eneperi jatetxean batu z...
Urdaibaik 2017ko taldea aurkeztu du. TKEko klubek uztailaren 1ean Bilbon hasiko dute denboraldia. Eusko Label Ligaren galan saria jaso du taldeak
Denboraldi honetako taldea aurkeztu zuen domeka eguerdian Urdaibaik. Urtero legez, Eneperi jatetxean batu ziren talde argazkia atera eta bazkaltzeko.Azken urteetan ez bezala, euskal uretan hasiko dute aurtengo denboraldia. Hain zuzen, uztailaren 1ean Bilboko VII Bandera jokatuta ekingo diote lehiari.
Bermeoko taldeko arraunlariek Joseba Fernandez sanjuandarraren agindupean burutuko dute denboraldia, eta Eneko Bilbao eta Vicente Carpintero izango dira patroiak.
Bestalde, zapatu arratsaldean Donostian elkartu ziren TKE ligako klubetako ordezkariak. Kursaalean egin zuten Eusko Label Ligaren galan iaz liga titulua irabaztearren CaixaBank Koroaren erreplika jaso zuen Urdaibaik. Halaber, San Juanek hartu zuen Euskotren Garaikurra.
Era berean, Jon Salsamendik jaso zuen Entrenatzaile Onenaren Saria. 2016ko Patroi Onenaren saria, berriz, San Juango Endika Perezek eta Unai Olidenek hartu zuten.