2017ko
Andra Mari eta Santa Eufemia jaietako kartel lehiaketa abiarazi du Bermeoko Jai Batzordeak. Kartel lehiaketara proposamenak aurkezteko asmoa duten horiek,
ekainaren 22ra arte edukiko dute aukera. Lanak Bermeoko
Gizarte eta Kultura Etxean aurkeztu beharko dira.
Kartelaren neurria 52×70 izan beharko, eta nahi beste kolore eta edozein teknika erabili ahalko dituzte parte hartzaileek. Horrez gain, kartelak, derrigorrez,
BERMEOKO JAIAK 2017 Irailaren 7tik 16ra testua eraman beharko du, eta, era berean,
Bermeoko jaietako adierazle izan beharko du.
Erlantz Aristegi izan zen 2016ko kartel lehiaketako irabazlea
Lanak aurkezterakoan, izenburuarekin eta egilearen sinadura barik egingo dira. Izenburu bera daraman gutun-azal itxi batean, bestalde, egilearen datuak adieraziko dira. Halaber, lana euskarri gogor bati lotuta edo euskarri informatikoan (CD batean) aurkeztu ahal izango da.
Bestalde, Jai Batzordetik adierazi dutenez, irabazlea nor den jakin arte, parte hartzaileek ezin izango dute kartelen egileen nortasunik publikoki ez sare sozialetan adierazi, egitekotan kanporatu egingo lituzkete, baita ere, arrazakeria seximosa eta homofobia adierazten duten kartelak. Horrez gain,
Jai Batzordeak kartelean aldaketak egitea eska dezake.
Herritarren parte hartzea. Epaimahaia Jai Batzordeko eta artearen munduko herriko kideez osaturik egongo dela jakinarazi dute. Aurkeztutako kartel guztiak ikusi ostean, finalistak aukeratuko dituzte ekainaren 23rako, eta ikusgai jarriko dituzte Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxean eta Interneten, ekainaren 26tik uztailaren 5era arte.
Ondoren, irabazlea aukeratzeko prozesua herritarrei zabalduko die. Herritarrek bi modutan eman ahalko dute botoa: Gizarte eta Kultura Etxean jarriko den kutxa batean botoa emanez ala Internet bitartez. Pertsona bakoitzak boto bakarra eman ahalko du.
Kutxan jasotako botoek %70 balioko dute;
Internet bidez jasotakoek, berriz,
%30.
Irabazleak 600 euroko saria jasoko du. Beste lan guztiak, berriz, uztailaren 10etik irailaren 30era jaso beharko dituzte egileek.