Mundakako Udalak
omenaldia eskainiko dio
alkate jeltzalea izan zen
Alejandro Mallona Izari, bere
fusilamenduaren 80.urteurrenean. Horretarako, bere inguruko eta Mundakako memoriaren inguruko oroitzapenezko ekitaldi ezberdinak antolatuko dituzte.
Alejandro Mallonaren omenezko monolitoa inaguratu zuten 2012an, bere izena daraman parkean
Gerra Zibilean, 1937ko irailaren 15ean,
Mundakako alkate zela fusilatu zuten Mallona falangistek. Errepublika garaian Euzkadiko Errepublika federatua sortzeko eta Euskal Errepublika Gernikan aldarrikatzeko euskal alkateek egindako ahaleginetan parte hartu zuen. Hori dela eta, bere ibilbide politiko aktiboa kontutan hartuta prestatzen ari diren
egitaraua, bere biografia politikoa eta pertsonala berreskuratzeari zuzenduta egongo dela adierazi dute udaleko arduradunek.
Irailaren 4an, lore eskaintza egingo diote,
bere izena daraman parkean eta Mundakako kanposatuan, bertan baitago bere hilobia. Horrez gain,
hitzaldi zikloa eta erakusketa bat ere prestatuko dituztela azaldu dute udaletik, azken hau, irailaren 9an inaguratuko dute.
Aitor Egurrola Mundakako alkateak azaldu duenez, “Mallona alkatea eta bere memoria berreskuratu eta leheneratzeaz gain, Gerra Zibilaren izugarrikeriak jasan zituzten mundakarrak ere gogoratu eta omendu nahi dituzte gerraren 80.urteurrenaren marko historikoaren inguruan burutuko dituzten ekitaldietan”.