Itsasoaren egoera txarragatik bertan behera utzi dute MDK Swim Itsas Lasterketa
Dena prest eduki arren, parte hartu behar zuten igerilarien segurtasuna arriskuan egon zitekeela ikusita proba ez egitea erabaki zuten atzo antolatzaileek. “Itsasoaren egoera dela-eta igerilarien segurtasuna ziurtatuta ez zegoelako erabaki genuen bertan behera uztea. Ahalegin guztiak egin genituen azken momenturaino, baina itsasoa gero eta kaskarragoa zegoenez ezinezkoa izan zen proga aurrera eramatea”.
Babesle, kolaboratzaile, boluntario eta Mundakako eta Bermeoko udalei eskerrak eman dizkiete itsas lasterketaren antolatzaileek. “Eta batez ere eskerrak eman nahi dizkiegu Mundakara hurbildu ziren kirolari guztiei. Oso erabaki gogorra izan da baina segurtasuna edozein kondizioren gainetik dago”.
Elkartasuna
Aurten lehenengoz proba solidarioa izan da, eta itsas lasterketa lehiatu ez arren, Deporte sin barreras fundazioko kideek 1.500 euroko txekea jaso zuten atzo.
Era berean, aurreikusita legez, babesleek emandako materiala zozkatu zuten parte hartzaileen artean.