Andaluziako gastronomia, kantuak, dantzak…gustuko dituztenek, Gernikan dute horietaz guztietaz disfrutatzeko aukera. Atzo hasi eta bihar arte, Rocio jaia ospatzen ari dira Pasealekuan. Gaur, gainera, Andaluziako udako giroa ere badute, eguzkia eta beroa, hain zuzen ere.
Eguerdiko zaldi erakustaldia
Gaur eguerdian, eguneko lehenengo zaldien erakustaldia egin dute. Ume, gazte zein nagusi bertaratu dira Pasealekura horiek ikustera. Lau zaldi mota ezberdin ekarri dituzte Gernikara, eta horien guztien
xehetasunak azaldu dituzte, bai eta proban jarri ere. Eguerdikoa ikusteko aukera eduki ez dutenek, arratsaldean bi erakustaldi egingo dituzte, leku berean: 17:30ean eta 19:30ean.
Gaur, egunari amaiera emateko, Ajopicau taldearen kontzertua egongo da.
Azokako postuetako bat
Zer jan eta edan ere badago, Andaluziako ohiko jaki eta edariak dastatzeko aukera baitago horretarako jarri duten karpa batean. Gainera, azoka txiki batean produktu ugari eskuratu daitezke.
Bihar, sevillanak eta rumbak dantzan ikasteko aukera eskainiko dute. Hala, Flamenkitu del barrio taldeak emango dio amaiera feriari.