Bermeoko Udalak, herriko hainbat elkartegaz elkarlanean,
Alde Zaharreko balkoi, leiho eta fatxaden lore lehiaketa antolatu du
bigarrenez, eta epaimahaia batuta, politenak aukeratu dituzte. Aurten, sei proposamen aurkeztu dituzte lehiaketara.
Lore lehiaketaren baitan, aurten
bi maila egon dira; batetik, balkoi-leiho, eta, bestetik, fatxadena.
Fatxaden kategorian,
Nardiz Tar Jon kaleko 14 zenbakidun atariak jaso du saria,
iazko berdinak. Epaimahaiak “orijinaltasuna eta aurkezpena” eduki ditu kontuan.
Fatxadarik onena, Nardiz Tar Jon 14. Argazkia: Bermeoko Udala
Leiho eta balkoien kategorian,
Nardiz Tar Jon kaleko 12 zenbakidun atariko lehenengo solairua izan da irabazlea. Epaimahaiak bere orijinaltasuna baloratu du, diotenez, lore mota ezberdinez jantzi du balkoia eta emaitza “deigarria” izan da.
Nardiz Tar Jon 12. Argazkia: Bermeoko Udala
Bigarren postuari dagokionez, berdinketa egon da, Intxausti kaleko 1.zenbakidun atariko 3.ezkerraren eta Arostegi kaleko 14.zenbakidun ateriko lehenengo solairuaren artean. Fatxadaren koloreekin “lotura eta edertasuna” baloratu dituzte.
Antolatzaileek parte hartzaile guztien
ahalegina txalotu gura izan dute, eta
eskerrak eman dizkie, “gure Alde Zaharreko eraikinak loreekin betetzeak, duda barik, Alde Zaharraren irudia asko edertzen dutelako”.
Lehiaketaren
balorazio positiboa egin dute antolatzaileek, eta hurrengo urtera begira,
berriro antolatzeko prest agertu dira, “ideia eta proposamen berriekin, parte hartze handiagoa lortzeko asmotan”.