Ikasturteko azken aurreko saria eman du Berbalagunek
Ezetz Jakin lehiaketaren maiatzeko saria eman dute gaur. 2016-2017 ikasturteko azken aurrekoa izan da, eta Lurdes Madariaga gernikarrak hartu du Ai Ene! jatetxeak emandako saria. 58 parte hartzaile izan ditu maiatzeko lehiaketak, eta 31k erantzun dituzte galdera denak ondo. Ekaineko lehiaketarako galderak Astrak prestatu ditu, eta saria Zallo Barri jatetxeak emango du.