Bermeoko Udalak zerbitzu hobea emateko tresneria aurkeztu du
Kaleak garbitzeko bi makina eta zerbitzuetarako bi ibilgailu berri aurkeztu dituzte. 'Renting' bidez alokatu dituzte, eta horrek mantenu kostuak txikituko dituBermeoko Udalak kaleak garbitzeko bi makina eta zerbitzuetarako hiru ibilgailu berri aurkeztu...
Kaleak garbitzeko bi makina eta zerbitzuetarako bi ibilgailu berri aurkeztu dituzte. ‘Renting’ bidez alokatu dituzte, eta horrek mantenu kostuak txikituko ditu
Bermeoko Udalak kaleak garbitzeko bi makina eta zerbitzuetarako hiru ibilgailu berri aurkeztu ditu, Goiko Plazan.Renting bidez alokatu dituzte, eta Idurre Bideguren alkateak eta Benito Ibarrolaza zerbitzuetako zinegotziaren arabera, «herrian zerbitzu hobea ematea lortuko da, baliabideak berriztatzeak onurak dakartzalako, kontsu- mo gutxiago, kutsadura gutxiago, kalitate hobea…». Mantenu kostuak ere gutxitu egingo dira, renting enpresak hartzen baititu bere gain mantenuen kostuak.
Kale garbigailuek sorrarazten zituzten zaratagatik kexa ugari izan dituztela esan du Ibarrolazak; hortaz, berriek «askoz zarata gutxiago» egiten dutela dio. Horien ekipamendua dela eta, garbiketa «oso eraginkorra» lortzen da, «kaleko leku guztietara iristen baita». Haize makina berri bat ere eskuratu dute.
Zerbitzu saileko ibilgailu berrietako bat ere garbiketa lanak egiteko erabiliko dute, beste biak, berriz, brigadentzat.
Udalak herritarren bizi kalitatea «hobetu» eta «kalitatezko zerbitzuak» eskaintzea du helburu. Baliabideok otsailean aurkeztu zuten kale garbiketa plangintzaren baitako bitartekoak dira.