53 urteko lekeitiar bat hil da Nigerian lanean zebilela
LAB sindikatuak jakitera eman duenez, Joseba Goiogana Mendiguren 53 urteko marinel lekeitiarra hil zen barikuan Nigeriako uretan lanean zebilela. Sindikatu abertzaleak gogoratu duenez, dagoeneko 27 dira, «gutxienez», 2017an Euskal Herrian euren lanpo...
Goioganak Kanadako Teekay enpresaren petroliontzi batean lan egiten zuen (enpresa horrek Madrilen Espainia ere delegazioa dauka); makinako lehenengo ofiziala zen. 20 urte zeramatzan enpresan lanean, eta datorren urtean erretiroa hartuko zukeen.
Gertaeraren harira, lekeitiarrek familiari doluminak agertu eta lan istripua salatzeko ekintzak egin dituzte egunotan. Barikuan, esate baterako, asanblada egin zuten Eskolapean. Zapatuan, ostera, asanblada eta manifestazioa egin zituzten Eskola- pean bilduta. Mobilizazioak Prekarietateari marra gorria! lelopean egin zituzten. Gaur, bestalde, elkarretaratzea egingo dute Eskolapean, 11:00etan, gehiengo sindikalak deituta.
LABek, bere aldetik, gogora ekarri du «betidanik» salatu izan dituela lan baldintzen ondorioz urtero hiltzen direla marinelak itsasoan. Eta argi utzi du egoera horiek ekiditeko, egungo «lan baldintza txarrak» aldatu egin behar direla; «interes ekonomikoaren gainetik langileen segurtasuna eta osasuna bermatuz, esaterako». Horretarako, konpromiso politikoa beharrezkoa dela deritzo.