IX. Barikuetan Jai Alai Kinielan nagusien lehian lehenengo sailkatu diren laurek profesionalekin bikotea osatuta jokatu zuten barikuan. Irabazleek Eusko Label produktuekin osaturiko otzara bana jaso zuten.
Barandika aurtengo kinielaren irabazleak Minviellegaz bikotea osatuta jokatu zuen. Elkoro I sailkatu da bigarren, eta hark Bidaburugaz osatu zuen bikotea. Izan ere, Gonzalo Beaskoetxeagaz jokatzeko izan zen, baina hura gaixorik egon zenez Bidaburuk jokatu zuen. Bestalde, Elkorok eta Curveurrek osatu zuten laugarren bikotea.
Gazteen Kinielaren lehenengo hiru sailkatuak.
Argazkia: Ana Gomez/ Gernika Jai Alai Eskola
Gazteetan Unda onena
Irabazleen Kiniela lehiatu aurretik, gazteen finala jokatu zuten. Unda da aurtengo gazteen kinielaren irabazlea.
Eneko eta Urko bigarren eta hirugarren sailkatu dira, hurrenez hurren.
Apirilean hasita, zortzi astez jokatu dute IX. Barikuetan Jai Alai Kiniela. Aurten Aste Santuan hasi zuten lehia jai egunetan turistak ere batzen direlako kantxan.
Eguen santuan (apirilak 13) jokatu zuten
lehen jardunaldia, eta biharamunean bigarrena. “Zortzi astetan dena oso ondo atera zaigu, eta oso pozik gaude”, azaldu du Edorta Basterretxea Jai Alai Eskolako kideak.
Gernikako zesta punta eskolarentzat
txapelketa garrantzitsua da; kiniela formatuan, eskolako jokalariek beren jokoa erakusteko aukera izaten baitute. Sarrera doakoa izaten da, eta nagusien eta gazteen kinielekin batera umeek ere jokatzeko aukera eduki dute aurten berriro, nahiz eta horiek kinielarik ez lehiatu.
Unda gazteen kinielaren irabazlea. Argazkia: Ana Gomez/ Gernika Jai Alai Eskola