Akuarela, tintea, argizaria, olioa edo bestelako teknikak erabilita marrazkia egin eta lehiaketara aurkeztera dituzte beraien lanak Muxikako 105 bizilagunek. Adin guztieetako herritarrak batzen dituen lehiaketa da hori; izan ere, bi urtetik aurrerako herritarrek parte har dezakete. Hala egin dute, eta kategorietan banatuta, saritu egin dituzte epaimahaiaren ustez onenak diren lanak.
Irati Perez nagusitu da, esaterako, A mailan (2 -5 urte), eta Ainize Zubia, berriz, B mailan (6-8 urte). D mailan (9-12 urte) Uxue Zendagortagalarzak irabazi du lehen saria eta E mailan sari bakarra eman dute; Leizuri Barruetabeñarena, hain zuzen ere. Azkenik, 17 urtetik gorakoen mailan, Enara Alakanoren lana izendatu dute irabazle.
Barikuan egin zuten sari banaketa Zubieta Errotan, eta leku berean daude parte hartzaileen lanak ikusgai, erakusketan bilduta.
SARIAK:
A MAILA (2-5 URTE)
- 1. saria: Irati Perez Guerra (Oparia)
- 2. saria: Kattalin Ajuriaguerra Sagasti (Oparia)
- 3. saria: Bittoren Aberasturi Elorrieta (Oparia)
B MAILA (6-8 URTE)
- 1. saria: Ainize Zubia Geijo (Oparia)
- 2. saria: Ioritz Barroeta Davila (Oparia)
- 3. saria: Ana Emilia Garcia Lopes (Oparia)
D MAILA (9-12 URTE)
- 1. saria: Uxue Zendagortagalarza Elorriaga (60 euro)
- 2. saria: Izaro Barruetabeña Larruskain (45 euro)
- 3. saria: Heidi Maria Dragan Stoian (30 euro)
E MAILA (13-16 URTE)
- 1. saria: Leizuri Barruetabeña Larruskain
F MAILA (17 URTETIK GORAKOAK)
- 1. saria: Enara Alakano (100 euro)
- 2. saria: Maria Jose Garcia (75 euro)
- 3. saria: Rosa Maria Sanchez (60 euro)