Atzo goizeko euri zaparradek ez zituen Gernika-Lumoko eta inguruetako umeak beldurtu, eta irribarretsu burutu zituzten arineketa zein bizikleta probak.
Urtero moduan,
Artekale eta Juan Kaltzada kaleen artean egin zuten Duatloi Txikia. Partaideen guraso eta senitartekoek aterkipean eta arkupean animatu zituzten umeak, txaloka zein oihuka.
Gernika-Lumoko Udalaren Kirol Patronatuak antolaturiko duatloian, 2003 eta 2010 urte bitartean jaiotako
200 bat umek parte hartu zuten. 11:00etan hasi zen lehenengo taldearen proba, eta ordu eta erdian amaitu zen.
Udalerriko Allende Salazar eta Mertzede Ikastetxeetako, San Fidel eta Seber Altube Ikastoletako eta Arratzuko Barrutia eta Muxikako Urretxindorra Ikastetxeetako ikasleek parte hartu zuten.