Irabazleen Kiniela eta gazteen finala jokatuko dituzte gaur
IX. Barikuetan Jai Alai Kinielan nagusien lehian lehenengo sailkatu diren laurek profesionalekin bikotea osatuta jokatuko dute gaur.Aurreko jardunaldietan ez bezala, 19:30etik aurrera jokatuko dute Irabazleen Kiniela.Barandika aurtengo kinielaren iraba...
Aurreko jardunaldietan ez bezala, 19:30etik aurrera jokatuko dute Irabazleen Kiniela.
Barandika aurtengo kinielaren irabazlea Minviellegaz ariko da lehian. Elkoro I sailkatu da bigarren, eta hark Gonzalo Beaskoetxeagaz osatuko du bikotea. Urrutxua hirugarren sailkatuak, berriz, Etxebagaz jokatuko du, eta Elkorok eta Curveurrek osatuko dute laugarren bikotea.
Aurreko barikuan (maiatzak 26) lehiatu zuten nagusien azken jardunaldia.
Gazteen finala, 18:00etan
Gaur, berriz, gazteen azken jardunaldia ikusteko aukera izango dute Jai Alai frontoira bertaratzen diren zaleek. Gazteen finala 18:00etan hasiko da.
Gazteetan lau bikote hauek ariko dira lehian: Aritz-David, Oier-Unda, Lezamiz-Xabat eta Eneko-Ibon.
Hain zuzen ere, Eneko eta Unda dira kiniela irabazteko hautagaiak. Horiek sailkatuko dira lehenengo bi postuetan.
Enekok hiru kiniela irabazi ditu momentuz, eta Undak bi irabazi ditu, eta beste hirutan bigarren sailkatu da.