Tokiko Agenda 21 egitarauaren barruan, Gernika-Lumoko ikas-zentroetako ikasleek ingurumena hobetzeko dauzkaten proposamenak aurkeztu zizkieten eguaztenean herriko alkate Jose Maria Gorroñori eta Ingurumen zinegotzi Maria Uriberi. Horrenbestez, kultur ...

Tokiko Agenda 21 egitarauaren barruan, Gernika-Lumoko ikas-zentroetako ikasleek ingurumena hobetzeko dauzkaten proposamenak aurkeztu zizkieten eguaztenean herriko alkate Jose Maria Gorroñori eta Ingurumen zinegotzi Maria Uriberi. Horrenbestez, kultur etxean bildu ziren Allende Salazarreko, Barrutiko, Seber Altubeko, San Fideleko, Mertzedeko eta Gernika eta Barrutialde institutuko 50 ikasle inguru. Udalak proposamenak kontuan hartzeko konpromisoa hartu zuen.