Ikasleek zapi bustiak komunetik ez botatzeko kanpaina hasi dute
Eskola Agenda 21 ekimenaren baitan, San Frantzisko herri ikastetxeko, Eleizalde ikastolako eta Sagrado Corazon ikastetxeko ikasleek Komunetik toallitarik ez kanpaina martxan jarri dute, zapi bustiek sortzen dituzten arazoaz arduratuta.Iaz egindako Udal...
Iaz egindako Udal Foroan, Benito Ibarrolaza Bermeoko alkateorde eta zerbitzuetako zinegotziak, ikastetxeei zapi bustiak saneamendu sarean sortzen ari diren arazoen berri eman zien, eta ikasleen inplikazioa eskatu zuen.
Modu horretan, herriko ikastetxeetakoek hainbat jarduera antolatu dituzte ikasleei zein familiei bideratuta, zapi bustiek komunetik botatzean saneamendu sarean sorrarazten dituzten kalteen berri eman eta herritarrak sentsibilizatzeko helburuagaz.
Ikasleak kalera
Ikasleek herri mailan diagnosia egiteko inkesta prestatu eta horiek familiei bidaltzeaz gain, herriko kaleetara atera dira herritarrei galdetu eta kanpainaren berri emateko asmoz.
Arduradunek gogoratu dutenez, ez da komeni edozein motako zapi bustirik komunetik botatzea «ezinbestekoa baita hoditeriak ez trabatzeko eta saneamen- du sarean arazorik ez izateko».
Joan den urteko maiatzean dei bera egin zuten Bermeoko Udal ordezkariek. Ibarrolazak jakinarazi zuen, arazoak sortzen ari zirela saneamendu sarean, eta lurzorua gorozki-urekin kutsatzen ari zela. Arazoak komunitatearen hoditerian zein hoditeria orokorrean gertatzen ari zirela nabarmendu zuen, eta zapi bustiak komunetik botzearen ondorioz sortzen ari zirela jakinarazi zuen.