Ia 4.000 tona antxoa porturatu dituzte maiatzean Ondarroan
Kalare Deuna Arrantzaleen Kofradiak jakitera eman duenez, maiatzean 3.907.460 kilo antxoa porturatu dituzte Ondarroan, inoizko gehien.30 aleko tamainako 8.718 kilogramo, 30 aletik 50 alera bitartekoan 2.656.053 kilo eta 50 aletik gorakoan 1.242.689 kil...
30 aleko tamainako 8.718 kilogramo, 30 aletik 50 alera bitartekoan 2.656.053 kilo eta 50 aletik gorakoan 1.242.689 kilo arrantzatu dituzte Ondarroako portuan sartu diren ontziek.
Prezioei dagokienez, antxoa handienak 7,14 euroko bataz bestekoa egin du maiatzean, tamaina erdikoak, 1,71 eurokoa, eta txikiena, berriz, ez da euro bakarrera ere iritsi: 0,98 euroan saldu da, bataz beste.
Orain, urrunago ari dira txalupak antxoa arrantzatzen, mendebalderago. Hori dela eta, txalupa gutxi ari dira porturatzen egun hauetan Ondarroan.
Antxoaren garaia hasi zenetik, ia 7.000 tona porturatu dituzte Ondarroan ontzi euskaldun, kantabriar eta galiziarrek.