Gernika RTko neskek Eibarren jokatuta agurtu dute denboraldia
Aurreko asteburuan Gernika RTk Eibarko VII. Txapelketa jokatu zuen, eta etxeko taldearen kontra lehiatutako finala 3-1 galdu zuen.Aipatu bi taldeekin batera, Bera Berak eta Marzola RC Riojak jokatu zuten. Basurdeek errioxarren kontra berdindu (1-1) egi...
Aipatu bi taldeekin batera, Bera Berak eta Marzola RC Riojak jokatu zuten. Basurdeek errioxarren kontra berdindu (1-1) egin zuten, eta Bera Bera mendean hartzea (3-1) lortu zuten.
Denboraldi amaieragaz pozik daude jokalariak: «Oso ondo amaitu dugu denboraldia, eta Liga bukatu ostean jokatu ditugun txapelketetan pentsatzen genuena baino askoz hobeto jokatu dugu, inpresio onekin. Gozatu egin dugu».
Eibarko VII. Txapelketa jokatu aurretik, maiatzaren 13an 7’s Series Euskadi Txapelketa lehiatu zuten Hernanin. Zazpiko errugbi txapelketa horretan laugarren sailkatu ziren.
Talde gernikarragaz batera, honako hauek jokatu zuten: Hernani CRE, La Unica, Bera Bera Termas, Avia Eibar RT, Marzola RC Rioja, Durango-Uribe-Zornotza, Orkli Ordizia RE eta Escor Gaztedi.
Hernaniko txapelketa Getxo RTk irabazi zuen, eta Eibarko eta Hernaniko taldeak bigarren eta hirugarren sailkatu ziren, hurrenez hurren.
Gernika-Lumoko taldeak 19-5 galdu zuen Hernani CREren kontrako kanporaketa, eta Getxo RTren kontra 24-5. Marzolari, berriz, 5-10 irabazi zion, eta Gaztediren kontra ere garaipena lortu zuen: 20-10.
Hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partidan 22-0 galdu zuten basurdeek hernaniarren kontra.
Maidagan eta Martinez
Bestalde, Ohorezko Mailako taldeari dagokionez, Eduardo Maidaganek eta Nicolas Martinezek hurrengo denboraldian entrenatzaile izaten jarraituko dutela jakitera eman du klubak.
Era berean, Mateo Bast taldeko kapitainetako batek ere taldean jarraitzeko akordioa lortu du klubagaz, eta baita Nicolas Jurado Txino-k, Tui Katoak eta Matias Lopezek ere.