Bermeoko eskola umeak olinpiadetan batuko dira bihar
Arene kiroldegian bilduko dira umeak, 10:00etan. Bi orduz, hainbat proba egin behar izango dituzte: pisu jaurtiketa, disko jaurtiketa edo luzera jausiak, besteak besteBermeoko eskola umeak kirola egiteko batuko dira bihar goizean. Hain zuzen, Eskolarte...
Arene kiroldegian bilduko dira umeak, 10:00etan. Bi orduz, hainbat proba egin behar izango dituzte: pisu jaurtiketa, disko jaurtiketa edo luzera jausiak, besteak beste
Bermeoko eskola umeak kirola egiteko batuko dira bihar goizean. Hain zuzen, Eskolarteko XIII. Olinpiada jokatuko dute bihar Kirolari Ateak Zabalik jardunaldiaren barruan. Bermeoko Udaleko Kirol Patronatua eta Taraska Gazte-Zahar Atletismo taldeak antolatu dute umeentzako kirol ekimena, elkarlanean. Lehen Hezkuntzako ikasle denei zuzenduta dago; hau da, 6 eta 12 urte bitartekoentzat antolatu dute.10:00etan batuko dira eskola umeak Arene kiroldegian, eta, 12:00ak bitartean, bi orduz hainbat proba egin beharko dituzte. Besteak beste, pisu jaurtiketa, disko jaurtiketa, altuera jauziak eta luzera jauziak izango dira burutu beharko dituzten probak. Horiez gain, lasterketa ere egin beharko dute.
Olinpiadak jokatzeko, lau gune bereiziko dituzte antolatzaileek. Lehenengo gunean, jaurtiketak egin beharko dituzte umeek; bigarrenean, altuera jauziak; hirugarrenean, luzera jauziak, eta, laugarrenean, lasterketa egingo dute. Ume bakoitzak bere ikastetxearen izena eraman behar du.
Ekimen gehiago
Umeen olinpiadak asteburuan Bermeon egingo dituzten kirol jardueren barne daude. Hala, olinpiadez gain, zapatuan, Lameran, arte martzialen gunea ipiniko dute, 11:30etik 13:00etara bitartean.
Domekan, berriz, 11:00etan hasita, jolasak eta eskubaloi partidak egongo dira Zubiaur Tar Kepa 50eko enparantzan. Bestalde, 12.00etatik 14:00etara, dantzen gunea egokituko dute Lamera parkean.