Narrazio lehiaketaren sari banaketa egingo dute bihar
KULTURA// Joxe Miel Barandiaran udal liburutegiak antolatzen duen Bermeo Uria narrazio lehiaketaren sari banaketa ekitaldia egingo dute bihar, 19:00etan, Nestor Basterretxea aretoan. Herriko ikastetxe guztietako ikasleek parte hartzen dute lehiaketan, ...
KULTURA// Joxe Miel Barandiaran udal liburutegiak antolatzen duen Bermeo Uria narrazio lehiaketaren sari banaketa ekitaldia egingo dute bihar, 19:00etan, Nestor Basterretxea aretoan. Herriko ikastetxe guztietako ikasleek parte hartzen dute lehiaketan, hau da, 9 urtetik 18 urtera bitarteko ume eta gazteek. Hala, sariak ere kategorietan banatuko dituzte; adin tarteak kontuan hartuta, guztira bost kategoriatan.