Xixiliko gazte taldeak Euskadiko Txapelketa irabazi du Durangon
Euskadiko Txapelketa lehiatu zuten domekan, Durangoko Landako Kirolgunean, eta Xixiliko taldeak Gazte A amateur mailan urrezko domina lortu zuten. Ordiziarentzat izan zen zilarrezko domina, eta Zubi Berri talde azkoitiarrak eskuratu zuen brontzea.Talde...
Taldekako lehian hamabi taldek jokatu zuten finala. Xixilikoak hirugarren urtez jarraian nagusitu dira Euskadiko Txapelketan; aurreko bi urteetan kadete A mailako txapeldunak izatea lortu zuten.
Euskadiko txapeldun ez ezik, Bizkaiko txapeldunak ere badira Xixiliko gazteak. Maiatzaren 7an Leioan jokatu zuten Bizkaiko Txapelketa bertako Sakoneta taldearen kontra.
Bestalde, bakarkako lehiari dagokionez, Senior B mailan Oihane Egaña bermeotarrak Euskadiko txapeldun izatea lortu zuen, orokorrean eta xingolako proban. Ainhoa Egaña ahizpa, berriz, laugarren sailkatu zen, Gazte B mailan.
Idoia Hormaetxeak ere lan bikaina eginda, Senior A+ mailan brontzezko domina eskuratu zuen pilotan. Hormaetxea Bizkaiko txapelduna da (orokorra), eta baita pilota eta xingola modalitateetakoa ere.