Elantxobeko Udal Kiroldegia egokitzeko bigarren faseko lanak egiten ari dira
Udal kiroldegiko lanetan bi fasetan burutzen ari da Elantxobeko Udala. Lehenengo fasean udal kiroldegia egokitzeko lanak burutu zituzten, eta oraingoan eraikina barrutik konpondu eta kirol ekipamendua jarriko dute.
Eraikina bi gunetan banatu dute, bata udal kiroldegia izango da, eta bestea herriko kirol elkarteen gunea.
Kirol jarduera suspertzeko bigarren fasea abenduren 2ko osoko bilkuran onartu zuten, eta 53.759,72 euroko aurrekontua zehaztu zuten. Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia Garapenerako eta Azpiegituretarako Sailagaren diru laguntza jasoko du udalak.