Auzolanean aztertuko dute Gaztelugatxeko bioniztasuna
Zapaturako antolatu dute boluntario jardunaldia; 10:00etan jarri dute hitzordua, Eneperi jatetxeko aparkalekuan. Ezinbestekoa da izena emateaGaztelugatxen fauna exotiko inbaditzailea kontrolatzeko auzolana antolatu dute zapaturako, hain zuzen ere, bioa...
Zapaturako antolatu dute boluntario jardunaldia; 10:00etan jarri dute hitzordua, Eneperi jatetxeko aparkalekuan. Ezinbestekoa da izena ematea
Gaztelugatxen fauna exotiko inbaditzailea kontrolatzeko auzolana antolatu dute zapaturako, hain zuzen ere, bioaniztasunaren aldeko auzolana dela azaldu dute. Bermeoko Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak antolatutako jardunaldia da, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren eta Ekoetxea Urdaibairen laguntzagaz.Adituek diotenez, 90eko hamarkadan Pitisusas-eko sugandila babestutako biotopoan sartu zenetik ondorio ugari sorrarazi ditu. Bere sorterrian bizitzeko zailtasunak ditu, baina Gaztelugatxeko espeziengan eragina izan du, batez ere, sugandila harkaitz-zozoarengan, Gaztelugatxetik kanpo bota duena.
Horrela, Gaztelugatxeko San Juanen burutuko den auzolanak gizarteari tokiko biodibertsitateak duen arazoaren berri ematea du helburu nagusia. Horrez gain, lan zientifiko sakona herritarrekin elkarbanatuko dutela azaldu dute.
Antolatzaileen esanetan, auzolan hori salbuespen bat da. Horregatik, espeziea adituek soilik harrapatu ahal izango dute, hainbat teknika erabilita. Era berean, Pitisusas-eko sugandila kontrolatzeko eta desagerrarazteko dauden zailtasunak azalduko dituzte Aranzadiko zientzialariek, eta azaldu dutenez, baliteke Gaztelugatxekoak diren, baina hortik kanpo dauden sugandilak ere ikusteko aukera egotea.
30 lagunentzako lekua
Edonork parte hartu ahal izango du Gaztelugatxeko auzolanean. 10:00etan jarri dute ordua Eneperi jatetxeko aparkalekuan, eta bertaratzen direnei arropa eta labain egiten ez duten oinetako erosoak, aldatzeko arropa eta ura eroatea gomendatu die antolatzaileek.
Halaber, gehienezko parte hartzaile kopurua 30 pertsonakoa izango dela esan dute. Horregatik, ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea materiala, garraioa eta derrigorrezko asegurua antolatzeko.
Zapatuko boluntario jardunaldian parte hartu gura duten horiek barikura arte [ekainak 2] daukate izena emateko aukera. 94-346 61 42 telefono zenbakira deituta edo idazkaritza@aranzadi.eus helbide elektronikora idatzita eman daiteke izena.