Ekainaren 10ean ere galdera ikurra sortzeko deia
Gure Esku Dago herri ekimenak ekainaren 10ean Bilboko kaleak jendez bete eta galdera ikur erraldoi bat sortzeko deia egin du, eta bertoko herrietan ere deialdi horri sostengua emateko ekimenak egin dituzte egunotan.
Mendatarrek eta morgarrek, esaterako, orain bi asteburu osatu zuten beren galdera ikurra, herrikoei ekainaren 10ean Bilbora joateko deia eginez. Joan den asteburuan, berriz, beste hainbat herritan osotu dituzte galdera ikurrak.
Joan den asteburuan, aldiz, Nabarnizen, Ean, Errigoitin, Muruetan, Muxikan, Arratzun eta Foruan batu izan dira herritarrak mosaikoa egin eta argazkia ateratzeko.
Gernika-Lumon, aldiz, globoak eta konpromiso txartelak saltzeko mahaia kalera atera zuten bariku, zapatu, domekan.
