
Aitor Madariaga bermetoarra.
Fitness talla baxuko onena izan zen
zapatuan Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian lehiatu zuten txapelketan. Haren atzetik Ionut Axinte sailkatu zen, eta Eduardo de la Peña izan zen hirugarrena.
Kategoria horretako koreografia onenaren saria, Axintek jaso zuen, eta
koreografia onenaren sari orokorra ere harentzat izan zen.
Fitness neurri altuko lehian Aitor Alonso da aurtengo Euskadiko txapelduna. Benjamin Koomson eta Imanol Aranguren sailkatu ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Neurri altuko partaideen artean, epaimahaiak Aitor Alfonsori eman zion koreografia onenaren saria.
Bestalde, Javier Peñak irabazi zuen
hasiberrien bodyline kategorian, eta
bodyline fitnessean, berriz, Miguel Egido izan zen onena.
Body line fitnessean
Alex Madariaga, Aitor Madariagaren anaia hirugarren sailkatu zen.
Era berean,
Mikel Ugalde bermeotarrak ere lehiatu zuen txapelketa, baina ez zuen lehenengo seiren artean sailkatzea lortu.
Nesken bikini kategoriari dagokionez, emakume bakarra aurkeztu zen txapelketara:
Maite de Frutos.
Kategoria guztiak kontuan hartuta, 38 parte hartzailek lehiatu zuten
Gernika-Lumoko XVI. Fitness Txapelketa. Body line fitness kategorian egon ziren partaide gehienak: hamasei kirolari. Fitnesseko bi kategorietan seina parte hartzaile aritu ziren lehian, eta hasiberrien bodyline kategorian bederatzi.
Fitness altuko zein baxuko irabazleek garaikurra, diploma eta 300 euro jaso zituzten, eta bikini eta body line-ko modalitate bietako irabazleek 200 euro, garaikurra eta diploma.
Modalitate guztietako lehenengo hirurek jaso zuten diru-saria, eta laugarren, bosgarren eta seigarren sailkatuei garaikurra eta diplomak eman zizkieten.
Hamaseigarren edizioa betetzea pozgarria dela azpimarratu dute antolatzaileek: “Jendeak txapelketa estimatzen duela ikustea, eta antolatzeko halako laguntzea izatea pozgarria da. Eta horrek indarra ematen digu datorren urteko txapelketa antolatzen jarraitzeko”.
SAILKAPENAK:
- Aitor Madariaga (Best Protein)
- Ionut Axinte (Need Sport)
- Eduardo de la Peña ( C21 Gym-Bilbo)
- David del Amo ( C21 Gym-Bilbo)
- Fernando Ziganda (Polideportivo Andoain)
- Ruben Dario (Soker Donosti)
- Aitor Alfonso (A.A Team-Eibar)
- Benjamin Koomson (Need Sport)
- Imanol Aranguren (Polideportivo Amaia)
- Ioan Alupului (Need Sport)
- Pablo Ibarra (Best Protein)
- Iñigo Esteban (Jator Gym-Ermua)
- Javier Peña (Simetrik Sport)
- Erlantz Mancebo (Polideportivo Zornotza)
- Jokin Abio (Jator Gym-Ermua)
- Peio Tinoco (Gimnasio 0 Zone Zornotza)
- Ibon Araujo (Jator Gym-Ermua)
- Andoni Beriain (C21 Gym-Bilbo)
- Miguel Egido (A.A Team-Eibar)
- Mohamed Tahar (Bidebieta)
- Alex Madariaga (Best Protein)
- Jon Aramburu (A.A Team-Eibar)
- Gorka Gracia (Maxpower Mungia)
- Beñat Segade (A.A Team-Eibar)