Gazte A amateur mailan urrezko domina lortu zuten
atzo Durangoko Landako Kirolgunean. Ordiziarentzat izan zen zilarrezko domina, eta Zubi Berri talde azkoitiarrak eskuratu zuen brontzea.
Taldekako lehian hamabi taldek jokatu zuten finala. Xixilikoak
hirugarren urtez jarrain nagusitu dira Euskadiko Txapelketan; aurreko bi urteetan kadete A mailako txapeldunak izatea lortu zuten.
Euskadiko txapeldun ez ezik, Bizkaiko txapeldunak ere badira Xixiliko gazteak. Maiatzaren 7an Leioan jokatu zuten Bizkaiko Txapelketa bertako Sakoneta taldearen kontra.
Hala, denboraldi amaieragaz pozik daude Xixiliko neskak, eta atzoko zein aurreko garaipenak denboraldian zehar egindako lanaren fruitua direla nabarmendu dute.
Bestalde, bakarkako lehiari dagokionez, Senior B mailan
Oihane Egaña bermetoarrak Euskadiko Txapeldun izatea lortu zuen atzo, Orokorrean eta xingolako proban.
Ainhoa Egaña ahizpa, berriz, laugarren sailkatu zen Gazte B mailan.
Egaña ahizpak entrenatzaileagaz.
Idoia Hormaetxeak ere lan bikaina eginda, Senior A + mailan brontzezko domina eskuratu zuen pilotan. Hormaetxea Bizkaiko txapelduna da (orokorra), eta baita pilota eta xingola modalitateetakoa ere.
Idoia Hormaetxea podiumean.
Xixiliko gimnastikalariek emaitza oso onak lortu zituzten Bizkaiko Txapelketan. Aipatu garaipenez gain, Gazte A mailan
Maria Goikoetxeak zilarrezko domina lortu zuen uztaietan, eta maila bereko
Jasone Retolazak brontzezko domina irabazi zuen mazatan.