Bigarren urteko kadeteen Bizkaiko Txapelketa irabazi zuen atzo Portugaleten. Lehenengo eta bigarren urteko lasterketa izan zen atzokoa, eta Basati Bike-eko txirrindulariak ordu bete eta hamahiru segundotan amaitu zuen. Gainera,
Mendiko Saria ere berak eskuratu zuen.
Ekin-S.C Amorebieta taldeko Mikel Agirrebeitia sailkatu zen bigarren, Lartitegirengandik hamar segundora, eta 31 segundora helmugaratu zen Seguros Bilbaoko Iñigo Colina.
Lartitegik bolada bikaina darama. Izan ere, zapatuan Galdakaon lehiatutako
erlojupeko igoeran ere nagusitzea lortu zuen, eta Euskadiko Federaziotik deitu dute uztailean Avilan (Gaztela eta Leon, Espainia) lehiatuko den Espainiako Txapelketa jokatzeko.
Basati Bike, talde onena
Galdakaoko Olabarrietako Sari Nagusian Basati Bike-eko
Mikel Gonzalez hirugarren sailkatu zen, eta Busturiako txirrindulari taldeak lortu zuen
Taldekako Saria. Portugaleteko lasterketa moduan, Galdakaokoan ere, Mikel Agirrebeitia sailkatu zen Lartitegiren atzetik.
Argazkia: Busturia Txirrindulari Taldea.
Gaztetxoak Torneoa
Asteburu honetan Gaztetxoak Torneoaren bi lasterketa lehiatuko dituzte Busturia Bike taldeko kadeteek.
Zapatuan Larrabetzun ariko dira lehian, eta
domekan, berriz,
Gasteizen.
Dagoeneko Gaztetxoak Torneoko hiru proba jokatu dituzte. Azkena Abadiñon lehiatu zuten orain dela bi aste, eta Lartitegik lortu zuen garaipena.