Erretiratuen maiatzeko bazkaria "arrakastatsua" izan da aurten ere
Beste urte batez, merkatu plaza txiki utzi dute Gernika-Lumoko erretiratuek. Beraien eguna ospatu zuten zapatuan, bazkari eta dantzaldian bilduta. Gernika-Lumoko Udalak aipatu duenez, zazpigarren urtez antolatu den egun horrek “arrakasta handia” izan du aurten ere. Eta, hori dela eta, maiatzeko ekitaldirik garrantzitsuenetakoa dela ziurtatu du.
Bestetik, gogoratu du, egun horretako argazkiak eskuratu nahi dituenak Bonilla argazkidendan dituela.