BI-635 errepidea zabalik dago bi noranzkoetan
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, bi autok elkarren aurka talka egin dute, eta, horren ondorioz, horietako bat errepidetik atera, eta maldan behera erori da. 18:10ak aldera ireki dute errepidea.
Anbulantzia eta suhiltzaileak bertaratu dira, eta ertzaintzak jakitera eman duenez, hiru pertsona zauritu dira istripuan. Gidarietako bat Galdakaoko ospitalera eraman behar izan dute, eta beste pertsona bat Gernikako Ospitalera eraman dute.
Garbiketa lanak amaitu bitartean, bi noranzkoetan itxita egon da errepidea.
Segurtasun Sailekoen arabera, Zornotza eta Gernika-Lumo lotzen dituen errepidean trafiko arazoak sortu ditu istripuak, Muxikako Oka auzoan, BI-635 errepideko 29. kilometro inguruan. Errepidearen mozketa horrrek auto ilara handiak sortu ditu Zornotza eta Gernika-Lumo arteko errepidean.