Ana Gomez valentziarra fitxatu du Lointek Gernika Bizkaiak
31 urteko joko antolatzaile vanlentziarrak Belgikako Belfius Namur taldean jokatu zuen aurreko denboraldian, baina, Emakumezkoen Ligan esperientzia duen jokalaria da.
Belgikara joan aurretik, esaterako, hiru denboralditan Bembibre taldean jokatu zuen, eta Gernika-Lumoko klubetik azaldu dutenez, “esperientzia eta fidagarritasuna” emango dizkio taldeari.
Emakumezkoen Ligan 11 denboraldi bete ditu. Leongo taldean jokatu aurretik, Burgos, Celta, Ferrol, Cadi, San Jose eta PDV taldeetan jokatu zuen.
Lointek Gernika Bizkaiaren proiektuari ezin izan diola “uko egin” adierazi du Gomezek: “Ez nuen zalantzarik eduki, eta oso pozik nago. Asko gozatuko dugula uste dut. Talde jokalaria naiz, eta taldeak eta entrenatzaileak behar nauenerako laguntzeko gogotsu nago”.