Bizkaiko Taldekako Bertso Txapelketako bigarren faseko hirugarren kanporaketa jokatu zen barikuan Bermeon.
Akerbeltzen Antxumak (Markina-Xemein) taldeak lortu zuen aurrera egitea, Itallen (Larrabetzu) eta Buruz buru (Busturialdea) taldeei irabazita.
Taldeetako parte hartzaileak. Argazkia: Bizkaiko Bertsozale
Bermeoko kanporaketa irabazita,
ekainaren 3ko finala jokatu du Markina-Xemeingo taldeak, herrian bertan, gainera. Orduan, Koipelustre’s (Abadiño) eta Iurretako Bertso Taldearen (Iurreta) aurka lehiatu beharko dute.
Hiru talde parte hartzaileak herriko hiru gunetan aritu ziren bertso botaka. Lehenengo saioa Irish Puben egin zen, Buruz buru eta Akerbeltzen Antxumak taldeen artean; bigarrena, Herriko tabernan izan zen Buruz buru eta Itallen taldeen artean; eta, hirugarrena eta azkena, Kafe Antzokian egin zuten, Akerbeltzen Antxumak eta Itallen taldeen artean.
Bizkaiko Bertsozale Elkartetik azaldu dutenez, «
giro ederra egon zen Bermeoko finalaurrekoan, eta
saiotik saiora ikusleak batuz joan ziren. Giro polita egon zen parte hartzaileen artean, gai jartzaileen artean, epaileen artean eta baita bertsolarien artean ere».