Domekan motor hotsek hartuko dute Arratzu. Beste urte batez Enduro lasterketa lehiatuko dute, eta aurtengoa ere
Euskadiko Txapelketarako puntuagarria izango da. Bigarren proba da; lehenengoa Nafarroako Irañeta udalerrian lehiatu zuten, eta datorren astean, Zallan izango da hurrengoa.
Urte betez txapelketetatik kanpo egon ostean, Aranaren itzulera bertatik bertara ikusteko gogotsu egongo dira eskualdeko motor zaleak. Haregaz batera,
Iñigo Ugalde gernikarrak,
Iker Mintegia munitibartarrak eta
Jokin Aldamizetxebarria lekeitiarrak ere parte hartuko dute domekako lehian.
Borja Nietok irabazi zuen iazko Arratzuko Enduro Lasterketa.
Kategoria guztiak kontuan hartuta, 75 bat motor gidarik lehiatuko dute proba. Hala, Arratzuko Enduroa irabazteko
bi faborito nagusi daude: Balmasedako Borja Nieto iazko lasterketaren irabazlea eta Markos Beraza altsasuarra.
Bost kategoria
08:00etatik 09:30era egiaztapenak egin ondoren,
10:00etan hasiko da proba. Aurten ere bost kategoria egongo dira: Junior eta Senior mailetako Kopa eta Txapelketa kategoriak, eta beteranoena.
Txapelketa kategoriako junior zein senior pilotuek
lau buelta emango dizkiote ibilbideari, eta horretarako 55 minutu izango dituzte. Beste kategorietako parte hartzaileek, ostera, ibilbide berari
hiru buelta emango dizkiote, eta ordu bete izango dute.
Antolatzaileek jakitera eman dutenez, 15:00ak aldera izango da sari banaketa ekitaldia. Kategoria bakoitzeko lehenengo hirurak sarituko dituzte. “Eguraldi ona iragarrita dago, eta herriko jaiak direnez, giro ederra egotea espero dugu”.