20:00etan hasiko da nagusien azken jardunaldia, baina dagoeneko argitu da zein den aurtengo irabazlea.
Jon Barandika nagusitu da aurtengo lehian. Gernikarrak hiru kiniela irabazi ditu, eta bigarren eta hirugarren sailkatu da kiniela banatan.
Nagusien finalaren aurretik, 18:00etan umeen kinielak jokatuko dituzte ( ez dira lehiakorrak), eta 19:00etatik aurrera, gazteenak. Horientzat zazpigarren jardunaldia da gaurkoa, eta datorren astean lehiatuko dituzte finalak.
Nagusien lehiari dagokionez, gaur erabakiko dira bigarren eta hirugarren sailkatuak. Izan ere,
Elkoro I, Urrutxua eta Urkoren artean dago bigarren postua. “Elkorok bi kiniela irabazi ditu, baina, Urrutxuak eta Urkok gaur irabazten badute bigarren geratzeko aukera dute”.
Gaur egingo dute sari banaketa ekitaldia, baina, kinielan sailkatzen diren lehenengo bi aurrelariek eta atzelariek beste sari bat izango dute.
Hain zuzen, datorren astean,
ekainaren 2an, profesionalekin jokatuko dute. Gonzalo Beaskoetxea gernikarragaz, Etxeba markina-xemeindarragaz eta Cuvert eta Minvielle iparraldeko puntistekaz osatuko dute bikotea. Barandika eta Elkoro I-ak jokatuko dute, eta gaur argituko da zeintzuk diren beste biak. “Bikoteak egiterakoan oreka mantentzen saiatuko gara, ahalik eta kiniela parekatuena osatzeko”.
Gaurko sari banaketa ekitaldian jantziko du txapela Barandikak, eta 250 euroko diru saria jasoko du. Bigarren sailkatuak 150 euro irabaziko ditu, eta hirugarrenak, 100 euro.
Argazkia: Ana Gomez/ Gernika Jai Alai Eskola.
Gazteen kiniela
Gazteen lehiari dagokionez, Lezamizen ordez jokatu duen Urkok hiru kiniela irabazi ditu, eta beste batean bigarren sailkatu zen. “Baina, printzipioz ez du kiniela gehiagorik jokatuko, gaurko kinielan Urko arituko delako”.
Bestalde, Ibonek, Enekok eta Xabatek bina kiniela irabazi dituzte, beraz, txapelketa irabazteko aukera dute. Hala, Oier, Unda eta Aritz kiniela banetan gailendu dira.