Hiru kartel aurkeztu dituzte lehiaketara, eta hiruren artean Joana Llamas Zautua eta Irene Rodriguez Bravo busturiar gazteek egindakoa aukeratu du Busturiko Jai Batzordeak.
Joana Llamas eta Irene Rodriguez kartel irabazlearekin
Lehenengoz aurkeztu dira kartel lehiaketa batera, eta, diotenez, ez zuten itxaropenik; beraz, “oso pozik” agertu dira. Bien artean egindako kartela dela azaldu dute, eskuz egindakoa da. Biek gustuko dute marraztea.