San Frantzisko Herri ikastetxeko, Bermeoko institutuko, Eleizalde ikastolako eta Sagrado Corazon ikastetxeko
185 ikaslek parte hartu zuten atzo arratsaldean Bermeoko Kafe Antzokian egin zen bigarren bertso topaketan.
Ikasleak bertsotan. Argazkilaria: GIZ
Ikasturtean zehar ikasgeletan ikasitakoa kalera atera, eta jendeaurrean erakusteko aukera eduki zuten. Hala, ikasturteari amaiera borobila emanez. Bertsotan, gainera, modu ezberdinetan ibili ziren; asmakinak eta jokoak egin zituzten, bai eta antzerkiak ere.
Ander Elortegi eta Jone Larrinaga bertsolaritza irakasleek aurkeztu zuten bertso topaketa, eta giro oso polita sortu zen Kafe Antzokian.
Topaketaren amaieran,
Bertso Paper lehiaketaren sari banaketa egin zuten.
- Bigarren mailako irabazleak (13-18 urte):
– 1. saria. Aitor Gondra.
– 2. saria: Markel Navarrete.
- Lehenengo mailako irabazlea (12 urte arte):
– Eleizalde ikastola: Izaro Etxebarria.
– Sagrado Corazon ikastetxea: Irati Magunagoitia.
– San Frantzisko ikastetxea: Ilargi Astuy
– Sari Orokorra: Txaber Egaña.