Gaur hasi dituzte Antzerki Asteko antzezlanak Gernika-Lumoko sei zentroetako ikasleek. Gernika-Lumoko institutuko DBH 1 eta 2.mailako ikasleak izan dira aurten taula gainera igotzen lehenak. Gaur, 11:00etan, antzokia jendez lepo zegoen, ikasle horien Amona maitea lanaz gozatzeko irrikaz. 15:00etan, berriz, Mertzede ikastetxeko LH 4. mailako ikasleek
Bird Centerrerantz euskaraz olgetan Pirritx eta Porrotxekin lana antzeztu dute agertoki berean. Bihar, berriz, Barrutia iakstetxeko LH 6. mailako ikasleak eta Seber Altube ikastolako DBH 1.mailakoak izango dira urtean zehar landutakoa Lizeo Antzokian erakusteko aukera izango dutenak.