Foruko Udalak
Susana Ibarguengoitia foruarra zoriondu gura izan du bere
101. urtebetetzean.
Foruko zinegotzia Ibarguengoitiarekin. Argazkia: Nueva Europa
Foruko Igurko egoitzako lehen egoiliarra da Ibarguengoitia, eta bertara hurbildu da Izaskun Arrieta Foruko Udaleko Gizarte Ongizateko zinegotzia. Ibarguengoitiak kandelak amatatzeko aukera eduki du, Arrietak pastel bat eraman baitio.
Iturriondoko etxeetan bizi izan da Susana Ibarguengoitia. Hiru neba-arrebako familiakoa izan zen, bi mutil eta neska bat. Bi nebak, baina, Gerra Zibilean hil ziren. Jostun lanak egin izan ditu.