Saturrarango hiru zuhaitzi burdinak sartzen dizkietela salatu dute herritar batzuek
Enborraren beheko aldean ere kalteak eragiten dizkiete. Herritar batzuek diotenez, «hori egiten duenak zuhaitzak hiltzea eta kentzea nahi du». Pankartak ere kendu egiten dituzteMutrikuko Saturraran hondartzara joateko bidean (Er Chiringuito ondoan) d...
Enborraren beheko aldean ere kalteak eragiten dizkiete. Herritar batzuek diotenez, «hori egiten duenak zuhaitzak hiltzea eta kentzea nahi du». Pankartak ere kendu egiten dituzte
Mutrikuko Saturraran hondartzara joateko bidean (Er Chiringuito ondoan) dauden hiru zuhaitz kaltetzen dabil baten bat; zuhaitzei enborrean burdinak sartu eta bestelako kalteak eragiten dizkiete.Zuhaitzekin gertatzen ari de- na Mutrikuko Udalean ere salatu dute zenbait herritarrek, baina egoerak bere horretan jarraitzen duela diote. «Hori egiten duenak zuhaitzak hiltzea eta kentzea nahi du».
Halaber, gertaera salatzeko, pankarta bat ere ipintzen dute herritar batzuek, baina HITZA-ri jakin eragin diotenez, norbaitek pankartak kendu egiten ditu. «Pankartak behin baino gehiagotan kendu izan dituzte».
Kaltetzen dituzten zuhaitzak urte asko dituztela azaldu dute.